jueves, 18 de marzo de 2010

arte hezkuntza eskoletan

1 comentario:

  1. Bideo honetan, Unibertsitatean Lehen Hezkuntza ikasi zuen neska baten hausnarketa jasotzen da, hausnarketa hau Arte Hezkuntzari buruzkoa da.
    Berak bizitako bizipenak kontatzen ditu:
    Haur Hezkuntzan, ez zeukaten Plastikako klaserik baina eskulan asko egiten zituzten eta hau dibertigarria izan ohi da umeentzat. Horrez gain, klaseak dinamikoak izaten dira eta inprobisatzeko aukera egoten da, ikasleak libreki mugitu ahal izaten dira gelatik, ez dute inolako presiorik izaten.
    Lehen Hezkuntzan, erabiltzen ditugun baliabide eta materialen arabera, ikasleak gustorago edo ez egongo dira, hau da, motibatuago egongo dira ala ez. Garai honetan, Plastika ikasgai bezala ematen da eta ez dago inprobisatzeko aukerarik, dena finkatuta baitago. Egiten dire gauzak errepikatu egiten dira behin eta berriz, era monotono batean eta honek ez du motibaziorik bultzatzen.
    Gaur egun ikastetxe batzuetan Plastika gainontzeko ikasgaiekin lotuta ere azaltzen da, baliabide gisa. Horrela, ez dute gauza isolatu gisa ikusiko, errealitatean erabilgarri den zerbait bezala baizik. Oraindik ere Plastika izaten jarraitzen du baina klaseak dinamikoagoak dira eta jokoen bidez lantzen dira eskulanak, eta hauek libreagoak dira. Hau motibatzeko estrategia da eta oso baliagarria gainera.
    Plastika Arte Hezkuntzaren barnean dagoen atal bat da, baina ikastetxeetan normalean, plastika irakasten dute bakarrik. Eta urteek aurrera egin arren, gauza berak irakasten jarraitzen dute, monotonitate horretan murgilduta.
    Artea toki askotan ikusi daiteke, ez bakarrik liburu edo museoetan.
    Egokiena artea lantzeko jolasak proposatzea litzateke, horrela, ikasleak motibatuago egongo dira eta arreta gehiago jarriko dute eta artearekiko daukaten ikuspegia asko aldatu eta hobetuko litzateke. Honez gain, Arte Hezkuntza lantzeko teknologia berriak erabiltzea oso ondo legoke, horrela, ikasleek modu dibertigarriago eta entretenituago batean ikasiko lukete Arte Hezkuntza eta honekin batera, teknologia berriak ere gehiago ezagutuko lituzkete.

    ResponderEliminar

Seguidores