jueves, 22 de abril de 2010

Abantailak eta Oztopoak

Eskola txikietako hezkuntza- sistemak ezaugarri zehatzak dauzka, horien artean abantailak eta oztopoak daude. Abantailen artean interakzioa eta integrazioa aipatzen dira gehienbat. Umeak talde txikietan ikasten dute eta adin desberdinetakoak dira, horrela konparazioak egiteko eta konpetibitaterako aukera gutxi geratzen da. Adin desberdinetakoak izanik, txikiek nagusiez ikasten dute eta alderantziz.
Eskola txikien beste ezaugarri bat hurbiltasuna da. Ikasle guztiak herri berekoak direnez denek elkar ezagutzen dute eta norbanako bakoitzak pisu handia du, beste eskoletan baino handiagoa. Honek harreman aberatsagoak eskaintzen ditu eta elkarrekin lan egitea ere aberatsagoa izatera eragiten du.
Zailtasunen artean irakasleen gehiegizko eginkizunak eta materiala egokitzeko zailtasuna nabarmenenak dira. Antolaketa horrek lan gehiago eskatzen die irakasleei. Gelan egiten diren planteamenduek zabalagoak izan behar dute, ikasleen abiapuntuetatik eta zalantzetatik abiatzen direlako eta hori ezin daiteke testuliburu batean aurkitu.
Izan ere, gauza ez da denak gela berean egotea baina bakoitza bere mailako testu liburuarekin aritzea, orduan ez bailitzateke talde bat izango. Garrantzitsuena errespetua eta guztiei leku egitea da, eta hori asko zaintzen da.
Ume gutxi egoteak sozializazio prozesua geldotu dezake, beti lagun eta klase-kide berberekin egotean ez dira beste herriko umeekin elkartzen, jende berdinarekin egotera ohituta daudelako. Eta azkenik irakasleen egonkortasun falta, irakasle berri asko egoten baitira.

Zer dira Eskola Txikiak?

Aurrean Eskola Txikien ezaugarri nagusiak dituzue baina zeintzuk dira Eskola Txikiak?
Eskola txikiak definitzea ez da erraza. Ume-kopuru txikiak (normalean 100 baino gutxiago) hala eskatuta, Eskola Txikiek adin desberdineko ikasleak ikastalde berean elkartu behar dituzte. Gehienetan landa ingurunean egoten dira kokaturik, herri edo auzoko eskola bakarra izaten dira eta gehienez sei ikastalde izaten dituzte. Horrela definitzen ditu Eskola Txikiak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 21/2009 dekretuak. Hala ere, badira definizio honen baldintza guztiak betetzen ez dituzten Eskolak euren burua Eskola Txikitzat hartzen dutenak.

Ikasleen autonomia handitzen dute

Ikasleen autonomia handitzen dute

Eskola Txikiak arriskuan...

Gaur egun Eskola Txikiak kalitatezko eskolak dira eta herriak bizirik mantentzen dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du, antza, modu berean ikusten. Ez dakigu seguru zer gerta daiteken eskola txikiekin, baina arriskuan daudela uste dugu. Egoera larrian daudela. Horregatik blog honetan eskola hauen egoera jakinarazi nahi dizuegu, proiektu berritzaile hau ezagutu dezazuen.

ESKOLA TXIKIEN INGURUKO EZTABAIDA


GAI ALDAKETA

Egun on blogers!!! Behin ikusita Arte Hezkuntzaren arlotik aurrera ez goazela gure gaia aldatzea erabaki dogu momentu honetatik aurrera Eskola Txikiei buruz berba egingo dogu, honi buruzko web gune interesgarriak ...Espero dugu gure lana zuentzat baliagarria izatea.

Irudi honetan Eskola Txikiei buruzko abestiaren letra ikusi dezakegu. Gainera, nahi baduzue, eskuin aldean ditugun orrialde interesgarrietako batean aurki dezakezue abestia.

Eskola Txikien Jaia!!










Pasaden urteko Ekainaren 14an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatu zen Berrobin. Urtero bezala Eskola Txikietako ume eta gurasoak primeran pasatzeko aukera ederra izan zuten Tolosaldeako herri txiki honetan. Egitaraua eta informazio osoa hemen duzue.
Aurten Altzon ospatuko da eta urtero bezala guztiok etortzera gonbidatuta zaudete.
Animatu zaitezte parte hartzera!

ESKOLA TXIKITAKO EZAUGARRIAK

  • Eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen bakarra.
  • Euskalduna.
  • Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola.
  • Talde txikiak.
  • Adin desberdineko haurrak gela berean.
  • Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
  • Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.
  • Naturarekin harreman zuzena.
  • Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena.
  • Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua.

Seguidores