jueves, 22 de abril de 2010

Abantailak eta Oztopoak

Eskola txikietako hezkuntza- sistemak ezaugarri zehatzak dauzka, horien artean abantailak eta oztopoak daude. Abantailen artean interakzioa eta integrazioa aipatzen dira gehienbat. Umeak talde txikietan ikasten dute eta adin desberdinetakoak dira, horrela konparazioak egiteko eta konpetibitaterako aukera gutxi geratzen da. Adin desberdinetakoak izanik, txikiek nagusiez ikasten dute eta alderantziz.
Eskola txikien beste ezaugarri bat hurbiltasuna da. Ikasle guztiak herri berekoak direnez denek elkar ezagutzen dute eta norbanako bakoitzak pisu handia du, beste eskoletan baino handiagoa. Honek harreman aberatsagoak eskaintzen ditu eta elkarrekin lan egitea ere aberatsagoa izatera eragiten du.
Zailtasunen artean irakasleen gehiegizko eginkizunak eta materiala egokitzeko zailtasuna nabarmenenak dira. Antolaketa horrek lan gehiago eskatzen die irakasleei. Gelan egiten diren planteamenduek zabalagoak izan behar dute, ikasleen abiapuntuetatik eta zalantzetatik abiatzen direlako eta hori ezin daiteke testuliburu batean aurkitu.
Izan ere, gauza ez da denak gela berean egotea baina bakoitza bere mailako testu liburuarekin aritzea, orduan ez bailitzateke talde bat izango. Garrantzitsuena errespetua eta guztiei leku egitea da, eta hori asko zaintzen da.
Ume gutxi egoteak sozializazio prozesua geldotu dezake, beti lagun eta klase-kide berberekin egotean ez dira beste herriko umeekin elkartzen, jende berdinarekin egotera ohituta daudelako. Eta azkenik irakasleen egonkortasun falta, irakasle berri asko egoten baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores