jueves, 20 de mayo de 2010
PODCAST TUTORIALA
Orokorrean ahots erako dokumentu hauek hizkuntzen ikaskuntzan eta hezkuntza musikalean erabili izan dira, pixkanaka beste arlo batzuetara zabaltzen ari dira.
PODCASTA aurrera eramateko, programa desberdinak erabil daitezke.
Lehenengo eta behin, sarera konektatu beharra dago hobe FIREFOX nabigatzailea aukeratzen baduze. Behin hori irekita GOOGLEen sartu edota zuzenean helbidean ondokoak aukera ditzakezue:
www.odeo.com
www.vimeo.com
www.caspost.com
www.archive.org
Guk gure tutoriala PODOMATIC izeneko aplikazio libretik egongo dugu
Podcast bat egiteko 3 pausu jarraitu behar dira.
1.go pausua:
Edukia grabatu. (Musika, ahotsa edo biak) audioa editatzeko gogoko duzun programarekin. Adib: Audacity. Dohainekoa da eta Windows, Linux eta Mac.ekin erabiltzeko prestatuta dago.
2.pausua:
Artxiboa mp3 formatura pasatu.
Erabilgarriak diren kodeketa batzuk daude audioa ondo entzuteko eta leku asko okupatu ez dezan.
Ahotsa soilik bada: 48K edo 56K MONO
eta ahotsa eta soinua bada: 64K STEREO
Artxiboaren ID3 etiketa editatu. Audicityrekin egin ahal da eta bertatik MP3 formatuan esportatzeko,iTunes, WinAmp eta ia edozein MP3 sortzailearekin. Gomendagarria da ID3 v2 erabiltzea.
3. pausua
Artxiboa zerbitzari batera igo. artxiboa irternetera igo behar duzu, bezeroek entzun ahal izateko eta HTTP protokoloa erabiliz horretara heldu ahal izateko. Hau da, artxiboa entzun edo jeitsi ahal izateko web orrialde edo irudi bat izango balitz bezala. Gainera RSS artxibo bat egin behar da abonatu ahal izateko
Aukerak:
*
Podcast zerbidore bat erabili (lybsin, podomatic, blip...) prozesu guztia era sinple eta automatikoan egiten dute mp3 artxiboaren helbide bat emanez eta RSS erabilgarri bat. Beste aukera bat zure zerbidorean aplikazio bat instalatzea da, Loudblog adibidez, edo podcast kudeatzeko, RSS artxiboak editatzeko eta etiketak jartzeko aukera ematen dizuna. ( WordPress, drupal...)
*
Artxiboa zerbidore web batera igo eta bertatik RSS bat sortu, erreferentzi bezala edozein podcast-en RSSa izanez.
*
Azkenik, zure web orrialdean RSS bezala edo zure podcast-ean ipiniko duzun XML artxiboa balioztatu beharra dago. Zerbitzu batzuk daude Mozilla Firefox web orrialde eta nabigatzeilean, gainera balioztatze hori soilik artxiboa zabaltzean ere egin ahal da.
Interneten aurki daitezkeen euskaraz eginiko Podcast.
irratia.com [RSS Podcast]
Tekonologia berrietaz hitz egiten duen asteroko programa. Arteartean 18:00tik 19:00etara (FM 96.0 Bilbon) eta streaming zuzenean.Lau urte daramatzate irrati saioak interneten jartzen, baina horretaz gain, orain radioblog egiten dute.
Teketen [RSS Podcast]
Informatika, Teknologia eta jendarteauztartzen dituen podcasting edo I-rratsaioa da.
Hona hemen gure lana burutzeko aukeratutako tutoriala esan beharra dago ingelesez dagoela eta audicity programaren bidez burutu dela.http://www.youtube.com/watch?v=IC3VZkfdgV8
viernes, 14 de mayo de 2010
Eskola txikietan umeak dira garrantzitsuenak
Funtzionamendu desberdina
Ikasleek interes handiagoa dute jakiteko nor diren, nondik etorri diren edo non bizi diren, testu bateko galderei erantzutea baino. Beraz, ikasketa prozesua ikasleek planteatutako zalantza baten bidez hasten da. Hortik hasita hainbat gauza gehiago lantzen dituzte, ez soilik liburuan ipintzen duena, gehiengo ikastola batzuetan gertatzen den bezala.
Adibidez, gela Itsaso bihurtu, marrazo bat egin; behia nolakoa den barrutik, esnea; dinosauroak nolakoak izan ziren jakiteko, dinosauro erreal bat egin guztion artean, bere benetako neurriekin, horretarako matematika erabili, neurriak kalkulatzeko, dinosauroei buruzko informazioa bilatu...
Bigarrenez, umeen garrantzia. Umeak oso garrantzitsuak eta ezberdinak dira, nahiz eta guztiok batera ikasi bakoitzak bere estrategiak erabiltzen ditu, bere logikaren barruan. Irakasleek ikasleei pentsatzen usten diete, bakoitzak dakiena praktikara eramanez. Geroago irakaslearen laguntzaz guztiok batera arbelean idatzi, txarto egin dutena zuzenduz eta gauza berriak ikasiz.
Eta azkena, txikiek nagusiez ikasten dute eta aldrebes. Ume txikiek normalean nagusiek egiten dutena imitatzeko joera dute, eskola txikietan adin desberdineko ikasleek klase berdinean egotean egoera hau ematen da. Gurasoek ere parte hartzen dute haien semeen ikaskuntzan, noizean behin gurasoren bat klasera joaten da, bere lanean zer egin duen azaltzeko eta erakusteko.
Eskola txikiei buruzko Hitzaldia
Eskola hauek herrietan sortuak izan dira, landa eremuko eskolak dira. Herrietan normalean jende gutxi bizi da, beraz, eskola txikiak sortu ziren bertako umeek ikasi ahal izateko. Hasieran, kokagunea eta baliabide eskasak zirela eta eskola txiki asko desagertzen joan ziren, baina geroago konturatu egin ziren beharrezkoak zirela nahiz eta baliabide gutxi egon. Izan ere, “eskola bizirik, herria bizirik”.
Jadanik azaldu dugu eskola txikiak zer diren, nolakoak, ezaugarriak, metodologia, ikasle kopurua, helburuak, etab. ahatik jende asko pentsatzen du herri txikietan dauden eskola guztiak, eskola txikiak direla, baina eskola bat eskola txikia dela baieztatzeko bete behar duen baldintza bakarra, gehienez 6 gela izatea da.
Herri batzuetan pilatzen dira inguruko haurrak eta ikasle asko dituzte. Ondorioz, ez dira eskola txikitzat hartzen nahiz eta landa eremuan egon.
Mallabia eskola
jueves, 13 de mayo de 2010
Eskola Txikietan ere proiektu berritzaileak
Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatzea da. Horretarako PELUTXE eta ASMAKIZUNen trukaketa, gehi EUSKADIKO ERREALITATE DESBERDINen ezagutza partekatuko da.
Proiektua burutzeko, eskolako blog-a sortu zuten bertako irakasleek. Eskola hiru gelatan banatuta dagoenez, blog-ean ere gela bakoitzak bere atala dauka. Horrela, gela bakoitzak bere atalean bere proiektua lantzen duelarik.
Geletan hainbat ordenagailu dauzkate eta lan egiteko erabiltzen dituzte. Horrela, ordenagailuen bidez, eta internet bidez, beste ikastetxe batzuekin harremanetan jartzen dira eta gauza oso dibertigarriak eginez hainbat gauza ikasten dituzte. Gainera, beste ikastetxeak dauden herriak ezagutzeko aukera ere badaukate, argazkiak, bideoak...jartzen dituztelako blog-ean.
Hau behar bezala ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako blog-ean sartzea eta kuxkuzeatzea!
Eskola Txikien inguruan eginiko abesti bat
Eskola txikiak herri eta auzo
geroaren bila pausorikan pauso
Ibilbide laburra da
eskolatikan plazara
pasa pilota eskutik eskura
ahotik ahora algara
Plazak pareta zutik du
errebotearen testigu
joko hotsaren aire ederra
jolas parkera heldu zaigu
Txirrista eta kulunka
baloia pinpa eta punpa
eskolara garaiz iristeko
goaz saltoka oihuka
Eskola ataria zabal
gelak goxo eta apal
txikitasunak ez du esan nahi
denik eskas edo pattal
Bere du arloak lokotxa
moxalak irrintzi hotsa
plaza parke eta eskolarik gabe
ezin da herria osa.
Abesti honetan argi ikus dezakegu eskola txikia izan arren ez daukala zertan kaxkarra izan, eta blog honen bidez guk bultzatu nahi duguna honako hau da: herri txiki batean biziz gero, eta bertan herriko eskola txikia izanez gero, bertara joateko aukera ez desaprobetxatzeko, izan ere, horiek altxor eder bat dira eta bertakoak ez badira hauetan matrikulatzen eskola txikiak hiltzera kondenatzen ditugu. Beraz, goraipa ditzagun eskola txikiak eta bizirik mantentzen lagun diezaiegun!!!
martes, 11 de mayo de 2010
GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIAK
* Eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen bakarra.
* Euskalduna.
* Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola.
* Talde txikiak.
* Adin desberdineko haurrak gela berean.
* Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
* Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.
* Naturarekin harreman zuzena.
* Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena.
* Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua.
ESKOLA GURASOENTZAT
* Umeak herrian geratzen dira.
* Klaseak bukatu eta eskolaz kanpoko iharduerak bertan izatea.
* Irakasleekiko gertutasuna sentitu.
* Eskolako proiektuetan parte hartu.
* FAMILIA BERRIENTZAT: Umeak herrikoak izatea.
* Eskolaren dinamikan parte hartzea.
* Eskolaren bidez herriko dinamikan parte hartzea.
Gora
ESKOLA HERRIAREKIN
* Eskola herriari begira eta herria eskolari begira: ekitaldiak (antzerkia, ihauteriak, olentzero, eskola-eguna, Santa Ageda, festak..).
* Bizitza eta bizipoza.
* Biztanleria mantendu emigrazioa saihestuz.
* Interkomunikazioa: herriko baloreen transmisioa, zurearekin identifikatzeko aukera (identifikatuz gero herrian bizitzeko gogoa).
ESKOLA TXIKIEN SAREA
Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987 urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian.
Gora
ZER DIRA? NON DAUDE?
Herri txikietan (landa eremuak) dauden eskolak dira.
Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Hau da, eskolan 6 unitate (gela) baino gutxiago daudela Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko.
Gipuzkoan, egoera honetan, koordinadundeko partaide, 26 eskola daude.
Gora
ESKOLA TXIKIEN KALITATEA
Eskola Txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin.
Eskolarik hoberena herrian dagoena. Eskola herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du.
Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira.
Gure haurrak gure herrian nahi ditugu, gure giroan eta gure hizkuntzan haziz eta heziz, gure herrikoak izateaz harro senti daitezen.
Pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du.
Gora
NON GAUDE: TESTUINGURUA
Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan.
Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean daude. Eskola euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik toki horietan. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herri eta auzo txiki horietan, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bolatokia, bertsolaritza, kantugintza...
Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek hartueman estua dute. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri eta auzo txiki hauen eguneroko bizitzarako.
Eskola Txikienarteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du.
Landa-eskolak gaur egungo altxorrak
ESKOLA TXIKIEN EGOERAREN AURREAN
Gaur egun bizi garen mundu globalizatu honetan gure seme-alabak hiri handietako prestigiodun ikastetxeetara bidaltzeko ohitura dugu bertan hezkuntzarik hoberena eskuratuko dutenaren ustetan.Exodo honek herrialdeak langile gabe uzteaz gain herri txikietako eskolak ere hutsik utzi ditu eta honek arazo larria suposatzen du bertako biztnale, irakasle eta bestelako langileentzat beste batzuentzat lana dena eurentzat ametsgaiztoa bihurtzen delako ikasgelak hutsik ikusteak. Hau ekiditzeko tokian tokiko irakaskuntza sustatu behar dugu izan ere ez da hobeto irakasten ikasle gutxiago eta giro hobeagoa dagoen ikasgeletan?
ZALDUPE ONDARROAKO ESKOLA PUBLIKOA
viernes, 7 de mayo de 2010
Hegaztiak eskolan
jueves, 6 de mayo de 2010
HEZKUNTZA KOOPERATIBOA
Logo hau Urretxindorra eskolarena da. Honek ere blog bat du edonor sartu eta euren lan egiteko era ikus eta ezagutu dezan. Horregatik blog hau gurean agerzea nahi dugu, gurean sartzean bertan sartzeko aukera ere izan dezazuen.
Muxikako Urretxindorra herri eskola
Eskola hitzaren definizioa
Eskola zerbait irakatsi eta ikasten den lekua da, bereziki lehen irakaskuntza ematen den ikastetxeari deritzo.
Kontzeptu honi lotuak daude hitz beraren beste esanahiak:
- Eskolan ikasten dena, jakituria. Ad: Eskola gutxiko gizona.
- Irakasle batek gai jakin bati buruz ematen duen irakaskuntza-saio bakoitza. Ad: Kimikako eskolak ematen ditu unibertsitatean.
- Maisu edo maistra baten gidaritzara biltzen edo doktrina edota estilo berari jarraitzen zaizkion idazle, artista, pentsalarien multzoa. Ad: Sarako Eskola, Eskola pitagorikoa.
- Jakituria edo irakaskuntza-iturburua. Hezkuntza zergati duen erakundea.
Irakasketa maila guztiei aplikatzen den terminoa da: haur eskola, Lehen eta Bigarren hezkuntzako eskola, unibertsitate eskola, udako eskola, helduen eskola, autoeskola, musika eskola etab.
Ikastetxe terminoa, normalki, nahitaezko hezkuntza ematen duen zentroarekin erabiltzen da. Irakasketa maila guztiei aplikatzen den terminoa da: haur eskola, Lehen eta Bigarren hezkuntzako eskola, eskola unibertsitarioa, udako eskola, helduen eskola, autoeskola, musika eskola etab.
Wikipedia
Eskola Txikia, eskola berria
Nahiz eta eskola mendian kokatuta egon, teknologiarekin kontaktu zuzena du, hainbat gela eduki desberdinak landu ahal izateko, musika gela, bideo gela, psikomotrizitate gela, ...
Ikasleek klaseko lana egiteaz gain, beste lan ezberdin asko burutzen dituzte; eskulanak, lehiaketak, olerkiak, ...
Eskola honetako blog-ean informazio gehiago eskuratu dezakezue.
www.kontu-kontari.blogspot.com
Urregarai herri eskola aulestin dagoen beste eskola txiki bat da. Honek ere blog bat du interesgarri iruditzen zaien pertsonentzat. Honetan zentruaren inguruneari eta azken albisteei buruzko informazioa topa dezakezue.
Sar zaitezte!
Amorotoko eskola
Amorotoko herri eskola, elexalde auzoan kokatua dago, frontoi alboan hain zuzen ere eta kultur etxea du aurrez aurre.
Eskaintzarik nagusiena, haur eta lehen hezkuntzara zuzendua dago. Guztira 34 ikasle daude. 16 haur hezkuntzan eta beste 18 lehen hezkuntzan.
Lau irakasle fijo daude gai orokorrak ematen dituztenak eta beste bi gai zehatz batzuk ematen dituztenak. Azken bi hauetako batek Musika, Soinketa eta Ingelesa ematen du eta besteak aholkularitza.
Haur hezkuntzan bi talde daude eta bi irakaslek erakusten dute. Lehen hezkuntza bestalde, hiru taldek osatzen dute, bi irakaslek erakusten dutelarik.
Eskolako ordutegia bi txandatan banatzen da. Lehenengo txanda, goizeko 9,30etatik eguerdiko 13,00 arte da eta bigarren txanda, arratsaldeko 2,30etatik laurak bitartekoa.
Sarrera honetan Bizkaian aurki daitekeen beste eskola txikietako bat aurkezten dizuegu, Amorotokoa hain zuzen. Jada badakizue gure blogak horrelako ikaskuntza ereduaren alde dagoela, eta eskola mota hau zabaltzeko asmoz, ahalik eta web gune gehien eskura izatea nahi dugu.
Amorotoko eskolaren bloga
Eskola Txikien Hezkuntza Proiektua
Herri bateko eskola izanik bertako ikasle guztiek betidanik ezagutzen dute elkar, harreman estu eta aberasgarriagoak lortuz.
Eskola hauek txikiak izan arren, ikasle guztiak hartzen ditu barne, inork baztertu barik. Eskola arruntetan gertatzen den ez bezala, eskola barnetzailea da eta hezkuntza kooperatiboa bultzatzen da.
Hortaz gain, eskola izaten da ikasleei egokitzen dena, eta ez alrebes, betidanik gertatu den bezala.
Beraz, erronka batzuk betetzen ditu, hala nola, denontzako eskola da, parte hartzailea, euskalduna, hizkuntzen trataera, herritartasuna eta naturarekin harreman zuzena du.
Helbide honetan, gehiago zehazten da eskola txikiak daukaten proiektua eta metodologia, eta baita ere bizitako historioa, gehiago jakiteko, sartu hemen:
Bizkaiko eskola txikien helbideak eta ikasle eta unitate kopurua
- Amoroto: 29 ikasle, 3 unitate Tel: 946243095
Helbidea: ELEIZALDE Z/G-48289
E-posta: 014021aa@hezkuntza.net - Arrankudiaga: 90 ikasle, 6 unitate
Tel: 946481832
Helbidea: ARENE 22
E-posta: 014027aa@hezkuntza.net - Artea: 56 ikasle, 5 unitate
Tel: 946739065
Helbidea: INFANTE 3
E-posta: 014235aa@hezkuntza.net - Artzentales (Angel Larena): 35 ikasle, 4 unitate
Tel: 946809252
Helbidea: LEHENDAKARI AGIRRE Z/G
E-posta: 014026aa@hezkuntza.net - Atxondo (Apatamonasterio): 76 ikasle, 5 unitate
Tel:946820935
Helbidea: LOS FUEROS Z/G
E-posta: 014452aa@hezkuntza.net - Aulesti (Urregarai): 68 ikasle, 5 unitate
Tel: 946279136
Helbidea: GERNIKA 2
E-posta: 014369aa@hezkuntza.net - Berriatua: 83 ikasle, 6 unitate
Tel: 946139063
Helbidea: RIBERA Z/G
E-posta: 014096aa@hezkuntza.net - Busturia (Jose Mari Ucelay): 103 ikasle, 8 unitate
Tel: 946870905
Helbidea: ALTAMIRA 37
E-posta: 014230aa@hezkuntza.net - Ea-Natxitua (Haizeder): 8 ikasle
Tel:
Helbidea:
E-posta:
- Etxebarria (Manuela Zubizarreta): 60 ikasle, 5 unitate
Tel: 946168159
Helbidea: ERBERA 25
E-posta: 014256aa@hezkuntza.net - Gatika: 76 ikasle, 5 unitate (LHko 1. eta 2. zikloak)
Tel: 946151140
Helbidea: SERTUTXA Z/G
E-posta: 014283aa@hezkuntza.net - Gautegiz Arteaga (Montorre): 45 ikasle, 5 unitate
Tel: 946256923
Helbidea: MENDIALDUA 1
E-posta: 014284aa@hezkuntza.net - Gordexola (Eduardo Eskartzaga): 115 ikasle, 8 unitate
Tel: 946799708
Helbidea: JOSE ANTONIO GARAY EGUIA 3
E-posta: 014285aa@hezkuntza.net - Ispaster: 35 ikasle, 4 unitate
Tel: 946840263
Helbidea: ELEJALDE Z/G
E-posta: 014324aa@hezkuntza.net - La Arboleda (Trapagaran):
Tel: 946604138
Helbidea: MAGDALENA Z/G
E-posta: 014400aa@hezkuntza.net - Laukariz (Mungia):
Tel: 946744060
Helbidea: LAUKARIZ 62
E-posta: 014363aa@hezkuntza.net - Laukiz (Laukizko-Lauaxeta): 46 ikasle, 4 unitate
Tel: 946151372
Helbidea: ELIZALDE Z/G
E-posta: 014867aa@hezkuntza.net - Lemoiz: 61 ikasle, 4 unitate, 7 irakasle (LHko 1. eta 2. zikloak)
Tel: 946879074
Helbidea: URIZAR Z/G
E-posta: 015336aa@hezkuntza.net - Mallabia (Learreta-Markina): 78 ikasle, 6 unitate
Tel: 943170334
Helbidea: LEARRETA-MARKINA Z/G
E-posta: 014097aa@hezkuntza.net - Munitibar: 28 ikasle, 3 unitate
Tel: 946165300
Helbidea: HERRIKO PL. 7
E-posta: 014025aa@hezkuntza.net - Muxika (Urretxindorra): 67 ikasle, 5 unitate
Tel: 946251281
Helbidea: KURTZERO 41
E-posta: 014356aa@hezkuntza.net - Turtzios (Jose Sierra): 32 ikasle, 4 unitate
Tel: 946809237
Helbidea: LA IGLESIA Z/G
E-posta: 014447aa@hezkuntza.net - Zeanuri: 117 ikasle, 9 unitate
Tel: 946739333
Helbidea: ALBAKOA Z/G
E-posta: 014236aa@hezkuntza.net - Zeberio (Zubialde): 92 ikasle, 7 unitate
Tel: 946481484
Helbidea: ZUBIALDE 14
E-posta: 014237aa@hezkuntza.net
Irudi honetan Ondarroako (Bizkaia) eskola publikoa ikus dezakegu. Bertan ikasleentzako hezkuntzaz gain, gurasoek hainbat jarduera egin ahal dituzte. Irakaskuntzari dagokionez, ikas-komunitateetan antolatua dago.
Honetaz gehiago jakiteko egizue click hemen.
Eskola eredu hori ezagutzeko eta gure bloga aberasteako, hiru blog horietan sartzea gomendatzen dizuegu.
Haur Hezkuntza
L.H-ko 1go eta 3. maila
L.H 4. eta 6. maila
martes, 4 de mayo de 2010
Gure asmoa idazle desberdinek eskola txikiei buruz idatzi dituzten artikuluak eskura izatea da.
Sar zaitez
lunes, 3 de mayo de 2010
Gipuzkoako eskola txikiak
- Eskola txikien garrantzia aldarrikatzen jarraitzea. Bertan dagoen irakasleriak, gurasoek, herriek, administrazioek eta gizarteak, orokorrean, eskola txikien ezaugarriak ezagutu eta baloratu ditzan.
- Eskola txikiek dituzten arazoak plazaratu eta irtenbideak proposatzea.
- Eskola txikien hezkuntza proiektua bukatzea.
- "Adin ezberdinak gela berean izanik" formazio proposamena antolatu eta aurrera eraman eskolen arteko harremanak bultzatuz, irakasleen arteko elkarlana eta ikasleen sozioalizazioa sustatuz.
- Unibertsitatearekin harremana sustatzea, irakasleen prestakuntzan aritzen direnak eskola txikien egoeraz eta irakasleek behar duten prestakuntzaz jabetu daitezen.
Altxor bat esku artean
Hauen inguruan lanean dabiltzanek haurrek beraien inguru hurbilean ikasteko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Herri txikiak eskola behar duen bezala, eskolak herria behar duelako. Herri eta auzo txikien etorkizuna zuzen-zuzenean eskolaren eskuetatik igarotzen da, funtzio sozial ezinbestekoa baitu eskolak herri txikien bizi-iraupenean.
Eskola txikietan estamendu guztien artean ematen den hurbiltasunagatik, gutxi izanda ematen den atentzioagatik, sortzen diren harremanengatik, haurren aniztasunari eman ahal zaion trataeragatik, erabiltzen diren didaktika aurrerakoiengatik, eta beste abar askorangatik, eskola hauek kalitate handikoak direla esan daiteke.
Eskola txikiak euskararekin duen lotura ere azpimarratu behar da.
Zer nahi da etorkizunerako?
- Egun dauden Eskola Txikien mantentzea eta handitzea. Eskola Mapan beraien berezitasunak adierazi eta kontuan hartzea.
- Herri txiki guztietan, auzoetan, 0-3 eskaintza zabaldu.
- Irakasleen egonkortasunari irtenbideak bilatu eta martxan jarri.
- Eskola txikien arteko harremanak sendotu, elkarren arteko proiektuak garatuz.
- Eskola txikien abantailak gizarteratu.
- Eskola zabaldu nahi duten herriei laguntza eskaini eta gauzak erraztu.
Eskola txikiak: beste eskola eredu bat
Ideia nagusiak:
Euskal Herriko eskola txikien artean ezberdintasun handiak daude, eta lurraldeka hartuz gero oso ezberdinak izan daitezke. Iparraldean, esaterako, "eskola txikiak" kontzeptua ez da erabiltzen. Ikastetxe publikoa, giristinoak edo ikastolak daude, eta horien barruan handiak, ertainak eta txikiak.
Hegoaldean, ordea, eta batik bat Gipuzkoan eta Nafarroan, txikitasun horrek elkartu egiten ditu.
Eskola txiki gehienak nekazaritza eremukoak dira, baina hor ere badaude eskola handiak. Araban, esate baterako, eskola txiki gutxi daude kontzentrazioaren ondorioz. Herri batzuetan pilatzen dira inguruko haurrak eta ikasle asko dituzte. Ondorioz, ez dira eskola txikitzat hartzen, nahiz eta landa eremuan egon. Arabako Errioxako zentroekin gertatzen da hau.
Nafarroa Beherean eta Garaian eta Zuberoan, ostera, batzuk hain dira txikiak, ezen ixteko arriskuan dauden.
Herriak aldatzen, eskolak ere bai
1970eko Ley General de Educación delakoak herri txikietako eskolak hiltzera kondenatu zituen, zortzi unitate baino gutxiagoko eskolak itxiz eta kontzentrazioak bultzatuz. Eskola asko itxi egin ziren eta besteak abandonatu samar gelditu ziren. 1990ean LOGSE ezarri zenean egoera aldatu egin zen, eskola txikiak aintzat hartu baitzituzten.
Eskola txikietako ezaugarrietako bat hurbiltasuna da. Denek elkar ezagutzen dute eta norbanako bakoitzak pisu handia du, beste eskoletan baino askoz handiagoa.
Lan egiteko beste modu bat da. Irakasleek beste eskoletan baino ordu gehiago sartzen dituzte eta ez dute tarterik libratzen. Baina goxotasuna, giroa eta haurrekiko harremana jasotzen dituzte trukean.
Eskolen arteko harremanak
Eskola bakoitzak bere proiektuak dauzka, baina beste eskolekin batera gauzak egiteko beharra ikusten da. Ikasleei begira haurrak atera egin behar dira eta beste haur batzuekin harremanetan jarri.
Bizkaian lotura gutxiago
Bizkaiko eskola txikiak ez daude inongo koordinadoratan edo elkartetan batuta, ez dute lotura finkorik.
Bizkaiko eta Gipuzkoako eskolen arteko ezberdintasun batzuk
Orain arte koordinadorarik ez egon arren eskola txiki batzuk elkarrekin lan egiten ohituta daude. Hau da Arratia-Nerbioin gertatzen dena. Zonalde honetan Arrankudiagako eskolak, Areatzakoak eta Zeberiokoak elkarrekin lan egiten dute.
Bizkaiko delegaritzak ez die garrantzirik ematen eskola txikiei. Gipuzkoan ordea, beste sentsibilitate bat dute, agian koordinadora dutelako.
Abantailak eta eragozpenak
- Interakzioa, elkarrekiko ikaskuntza
- Harreman aberatsagoak
- Bakoitzaren erritmoa gehiago errespetatzen da
- Zailtasunak dituzten ikasleentzat rol ezberdinak
bizitzeko aukera
- Integrazioan laguntzen du
- Elkarrekin lan egitea aberatsagoa da
- Autoestimua igotzen laguntzen du
- Ardura gehiago hartzeko aukera
ERAGOZPENAK
- Materialak egokitzeko zailtasuna
- Testu liburuak, fitxak
- Irakasleen ezegonkortasuna
- Antolaketan lan handia
- Irakasleen gehiegizko eginkizuna
- Talde txikiegiak direnean zailtasunak
- Beste eskolekin elkarlana egiteko baliabide falta
- Estatusaren definizioaren falta
Bizkaiko Eskola Txikien koordinadoraren helburuak:
- Ikastetxe hauen eta Guraso Elkarteen arteko komunikazioa sustatzea.
- Bizkaiko Eskola Txikien irudia eta mezua gizarteratzea.
- Bizkaiko eskola txikien gurasoen partaidetza sendotzea.
Garrantzitsua da baita ere inguru bereko eskolen arteko harremana sendotu, esperientziak trukatu eta baita arazo eta konponbideen berri elkarrekin izatea.