viernes, 14 de mayo de 2010

Funtzionamendu desberdina

Eskola hauen funtzionamendua hiru zatitan bana dezakegu. Lehenengo eta behin antolakuntzan malgua da, arlo guztietan: denboran, kurrikulunean, plangintzan … ez dute testulibururik erabiltzen, arreta gehiago eskaintzen zaie umeen interesei, nahiei, sortzen zaizkien zalantzei, etab. Planteamendu malguagoak eskatzen ditu eredu honek.
Ikasleek interes handiagoa dute jakiteko nor diren, nondik etorri diren edo non bizi diren, testu bateko galderei erantzutea baino. Beraz, ikasketa prozesua ikasleek planteatutako zalantza baten bidez hasten da. Hortik hasita hainbat gauza gehiago lantzen dituzte, ez soilik liburuan ipintzen duena, gehiengo ikastola batzuetan gertatzen den bezala.
Adibidez, gela Itsaso bihurtu, marrazo bat egin; behia nolakoa den barrutik, esnea; dinosauroak nolakoak izan ziren jakiteko, dinosauro erreal bat egin guztion artean, bere benetako neurriekin, horretarako matematika erabili, neurriak kalkulatzeko, dinosauroei buruzko informazioa bilatu...

Bigarrenez, umeen garrantzia. Umeak oso garrantzitsuak eta ezberdinak dira, nahiz eta guztiok batera ikasi bakoitzak bere estrategiak erabiltzen ditu, bere logikaren barruan. Irakasleek ikasleei pentsatzen usten diete, bakoitzak dakiena praktikara eramanez. Geroago irakaslearen laguntzaz guztiok batera arbelean idatzi, txarto egin dutena zuzenduz eta gauza berriak ikasiz.

Eta azkena, txikiek nagusiez ikasten dute eta aldrebes. Ume txikiek normalean nagusiek egiten dutena imitatzeko joera dute, eskola txikietan adin desberdineko ikasleek klase berdinean egotean egoera hau ematen da. Gurasoek ere parte hartzen dute haien semeen ikaskuntzan, noizean behin gurasoren bat klasera joaten da, bere lanean zer egin duen azaltzeko eta erakusteko.
Nagore Otxoa, artikulu bat argitaratu du Hik Hasi aldizkarian. Oso interesgarria iruditu zait, aurrekoarekin bat datorrelako eta hainbat informazioa eskuratu dezakeegulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores