jueves, 13 de mayo de 2010

Eskola Txikietan ere proiektu berritzaileak

Esan beharra dago, nahiz eta eskola txikia izan, eta lan eremuko eskola izan, honek ez duela esan nahi eskola hauek beste eskolen atzetik doazenik edo atzean geratu direnik. Beste eskoletan bezala, hauek ere hainbat proiektu berritzaile eramaten dituzte aurrera. Adibide bat jartzekotan, Munitibarko eskolan Proiektu Telematikoa delakoa daramate aurrera. Hona hemen blog-eko helbidea: munitibarkoeskola.blogspot.com
Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatzea da. Horretarako PELUTXE eta ASMAKIZUNen trukaketa, gehi EUSKADIKO ERREALITATE DESBERDINen ezagutza partekatuko da.
Proiektua burutzeko, eskolako blog-a sortu zuten bertako irakasleek. Eskola hiru gelatan banatuta dagoenez, blog-ean ere gela bakoitzak bere atala dauka. Horrela, gela bakoitzak bere atalean bere proiektua lantzen duelarik.
Geletan hainbat ordenagailu dauzkate eta lan egiteko erabiltzen dituzte. Horrela, ordenagailuen bidez, eta internet bidez, beste ikastetxe batzuekin harremanetan jartzen dira eta gauza oso dibertigarriak eginez hainbat gauza ikasten dituzte. Gainera, beste ikastetxeak dauden herriak ezagutzeko aukera ere badaukate, argazkiak, bideoak...jartzen dituztelako blog-ean.

Hau behar bezala ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako blog-ean sartzea eta kuxkuzeatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores