martes, 4 de mayo de 2010

Argazki honek El Correo digital web gunean aurki dezakegun artikulu bati egiten dio erreferentzi. Honetan, idazleak eskola mota hauei buruzko duen iritzia plazaratzen du.
Gure asmoa idazle desberdinek eskola txikiei buruz idatzi dituzten artikuluak eskura izatea da.

1 comentario:

  1. Gaur egun 2tik 4 urtera arteko zortzi ikasle hartzen ditu Haizeder eskolak, baina aurreikuspenak betez gero, datorren ikasturtean hamahiru ikaslera arte hel daitezke. Eskolari esker, 2tik 6 urtera arteko umeen eta euren gurasoen bizi-kalitatea hobetuko dela deritzo Eako Udalak, ez baitute beste herri batzuetako ikastetxeetara joan behar izango.
    Orain urte batzuk ere egon zen Ean eskola baina gero kendu egin zuten eta bertako ikasleek beste eskola batzuetara joan behar izan zuten. Gehienak Arratzuko Barrutia Herri-eskolara joan ziren eta han jarraitu zituzten beraien ikasketak. Hau, inguruko beste herri batzuetan ere gertatu zen, adibidez, Ibarrangelun eta Ereñon.
    Eskola txikiak berriz herrian berreskuratzea aurrerapauso oso garrantzitsua izan da herriarentzat eta herritarrentzat, inguru horretan hainbat herri txiki baitaude eta eskolarik gabe daude, honek inguruko herri handiagoetara joan behar izatea dakar eta horrek herriko umeak elkar ez ezagutzea ere ekar lezake. Beraz, nire ustez, oso egokia izan da berriz ere Ean eskola jartzea.

    ResponderEliminar

Seguidores