Bizkaian 27 eskola txiki daude, sei zonaldetan banatuta: Busturialdean, Uribe-Kostan, Enkarterrietan, Lea-Artibain, Durangaldean eta Arratia-Nerbioin. Hauek 2 eta 6 unitate artean dituzte eta 1800 biztanle (edo gutxiago) dituzten herrietan kokatuta daude. Bizkaiko eskola txikietan ez dago unitate bakarreko eskolarik beste herrialdeetan bezala. Hemengo herriak handiagoak direnez, haur gehiago dago. Gipuzkoan ez bezala, Bizkaian ez dago eskola txikien koordinadorarik.
Orain arte koordinadorarik ez egon arren eskola txiki batzuk elkarrekin lan egiten ohituta daude. Hau da Arratia-Nerbioin gertatzen dena. Zonalde honetan Arrankudiagako eskolak, Areatzakoak eta Zeberiokoak elkarrekin lan egiten dute.
Bizkaiko delegaritzak ez die garrantzirik ematen eskola txikiei. Gipuzkoan ordea, beste sentsibilitate bat dute, agian koordinadora dutelako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario