Hona hemen eskola txikien gainean egindako abesti bat:
Eskola txikiak herri eta auzo
geroaren bila pausorikan pauso
Ibilbide laburra da
eskolatikan plazara
pasa pilota eskutik eskura
ahotik ahora algara
Plazak pareta zutik du
errebotearen testigu
joko hotsaren aire ederra
jolas parkera heldu zaigu
Txirrista eta kulunka
baloia pinpa eta punpa
eskolara garaiz iristeko
goaz saltoka oihuka
Eskola ataria zabal
gelak goxo eta apal
txikitasunak ez du esan nahi
denik eskas edo pattal
Bere du arloak lokotxa
moxalak irrintzi hotsa
plaza parke eta eskolarik gabe
ezin da herria osa.
Abesti honetan argi ikus dezakegu eskola txikia izan arren ez daukala zertan kaxkarra izan, eta blog honen bidez guk bultzatu nahi duguna honako hau da: herri txiki batean biziz gero, eta bertan herriko eskola txikia izanez gero, bertara joateko aukera ez desaprobetxatzeko, izan ere, horiek altxor eder bat dira eta bertakoak ez badira hauetan matrikulatzen eskola txikiak hiltzera kondenatzen ditugu. Beraz, goraipa ditzagun eskola txikiak eta bizirik mantentzen lagun diezaiegun!!!
jueves, 13 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario