Amorotoko herri eskola, elexalde auzoan kokatua dago, frontoi alboan hain zuzen ere eta kultur etxea du aurrez aurre.
Eskaintzarik nagusiena, haur eta lehen hezkuntzara zuzendua dago. Guztira 34 ikasle daude. 16 haur hezkuntzan eta beste 18 lehen hezkuntzan.
Lau irakasle fijo daude gai orokorrak ematen dituztenak eta beste bi gai zehatz batzuk ematen dituztenak. Azken bi hauetako batek Musika, Soinketa eta Ingelesa ematen du eta besteak aholkularitza.
Haur hezkuntzan bi talde daude eta bi irakaslek erakusten dute. Lehen hezkuntza bestalde, hiru taldek osatzen dute, bi irakaslek erakusten dutelarik.
Eskolako ordutegia bi txandatan banatzen da. Lehenengo txanda, goizeko 9,30etatik eguerdiko 13,00 arte da eta bigarren txanda, arratsaldeko 2,30etatik laurak bitartekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario