lunes, 3 de mayo de 2010

Altxor bat esku artean

Eskola txikietan adin aniztasuna ematen da geletan, eskola herrian txertatuta dago, naturarekin harreman zuzena izaten du, euskalduna...
Hauen inguruan lanean dabiltzanek haurrek beraien inguru hurbilean ikasteko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Herri txikiak eskola behar duen bezala, eskolak herria behar duelako. Herri eta auzo txikien etorkizuna zuzen-zuzenean eskolaren eskuetatik igarotzen da, funtzio sozial ezinbestekoa baitu eskolak herri txikien bizi-iraupenean.
Eskola txikietan estamendu guztien artean ematen den hurbiltasunagatik, gutxi izanda ematen den atentzioagatik, sortzen diren harremanengatik, haurren aniztasunari eman ahal zaion trataeragatik, erabiltzen diren didaktika aurrerakoiengatik, eta beste abar askorangatik, eskola hauek kalitate handikoak direla esan daiteke.
Eskola txikiak euskararekin duen lotura ere azpimarratu behar da.
Zer nahi da etorkizunerako?
- Egun dauden Eskola Txikien mantentzea eta handitzea. Eskola Mapan beraien berezitasunak adierazi eta kontuan hartzea.
- Herri txiki guztietan, auzoetan, 0-3 eskaintza zabaldu.
- Irakasleen egonkortasunari irtenbideak bilatu eta martxan jarri.
- Eskola txikien arteko harremanak sendotu, elkarren arteko proiektuak garatuz.
- Eskola txikien abantailak gizarteratu.
- Eskola zabaldu nahi duten herriei laguntza eskaini eta gauzak erraztu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores