Herrian pisu handia dute eskola txikiek
Ideia nagusiak:
Euskal Herriko eskola txikien artean ezberdintasun handiak daude, eta lurraldeka hartuz gero oso ezberdinak izan daitezke. Iparraldean, esaterako, "eskola txikiak" kontzeptua ez da erabiltzen. Ikastetxe publikoa, giristinoak edo ikastolak daude, eta horien barruan handiak, ertainak eta txikiak.
Hegoaldean, ordea, eta batik bat Gipuzkoan eta Nafarroan, txikitasun horrek elkartu egiten ditu.
Eskola txiki gehienak nekazaritza eremukoak dira, baina hor ere badaude eskola handiak. Araban, esate baterako, eskola txiki gutxi daude kontzentrazioaren ondorioz. Herri batzuetan pilatzen dira inguruko haurrak eta ikasle asko dituzte. Ondorioz, ez dira eskola txikitzat hartzen, nahiz eta landa eremuan egon. Arabako Errioxako zentroekin gertatzen da hau.
Nafarroa Beherean eta Garaian eta Zuberoan, ostera, batzuk hain dira txikiak, ezen ixteko arriskuan dauden.
Herriak aldatzen, eskolak ere bai
1970eko Ley General de Educación delakoak herri txikietako eskolak hiltzera kondenatu zituen, zortzi unitate baino gutxiagoko eskolak itxiz eta kontzentrazioak bultzatuz. Eskola asko itxi egin ziren eta besteak abandonatu samar gelditu ziren. 1990ean LOGSE ezarri zenean egoera aldatu egin zen, eskola txikiak aintzat hartu baitzituzten.
Eskola txikietako ezaugarrietako bat hurbiltasuna da. Denek elkar ezagutzen dute eta norbanako bakoitzak pisu handia du, beste eskoletan baino askoz handiagoa.
Lan egiteko beste modu bat da. Irakasleek beste eskoletan baino ordu gehiago sartzen dituzte eta ez dute tarterik libratzen. Baina goxotasuna, giroa eta haurrekiko harremana jasotzen dituzte trukean.
Eskolen arteko harremanak
Eskola bakoitzak bere proiektuak dauzka, baina beste eskolekin batera gauzak egiteko beharra ikusten da. Ikasleei begira haurrak atera egin behar dira eta beste haur batzuekin harremanetan jarri.
Bizkaian lotura gutxiago
Bizkaiko eskola txikiak ez daude inongo koordinadoratan edo elkartetan batuta, ez dute lotura finkorik.
lunes, 3 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario